Aurten, lehen aldiz, Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartuko dugu, gure lan-ingurunean euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko.
Gure hizkuntza-ohiturak astintzeko eta 👄 «ahobizi» zein 👂 «belarriprest» rolen bidez urrats berriak emateko prest gaude! Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea da gure helburua.
🗓 Maiatzaren 15etik 25era, denok gonbidatuta zaudete Euskaraldian parte hartzera eta zuen ingurunean euskarari bultzada ematera!
Elkarrekin, euskaraz bizi eta lan egin dezagun! Elkar mugituz egingo dugu!